Albisteak

Iparraldeko
2012ko Abenduaren 5a

Iparraldeko hautetsiek lurraldetasun kolektibitate ezberdina eskatu diote Parisi

Ipar Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluak euskal izaera izango duen lurraldetasun kolektibitate zehatza lortzeko pauso berri bat eman zuen. Frantziako gobernuari izaera ezberdina izateko status berezia duen lurraldetasuna eskatu diote. Hautetsiek emandako pauso hori, Estatuaren Erreforma eta Deszentralizazio ministroa den Merylise Lebranchuk esandakoaren ondoren eman da, besteak beste, ministroak esandakoaren arabera ez baita inolako lurraldetasun status berezirik emango euskal kolektibitateari.

Hautetsien Kontseiluaren batzar nagusiak ez du , hala ere, aldarrikapenak bertan behera uzteko intentziorik eta, horren alde egiteko lehen pausoa atzo gehiengo osoz Baionan onartu zuten euskal lurraldetasunaren aitortza instituzionala eskatzen duen mozioa da.

Mozioaren alde batzarrean ziren 41 hautetsietatik 38k egin zuten eta, bertan, Ipar Euskal Herriko lurraldetasun kolektibitatea eskatzen da, departamentu mailakoa eta 8 eskumen berezirekin.

Lebranchuk, bere aldetik, kontseiluak egiten duen aldarrikapena burutzeko ez dagoela inolako irtenbide juridiko-instituzionalik eta hautetsiak “Pays” izendapenaren pean orain arte egin izan duten lan handia egiten jarraitzera gonbidatu ditu. Ministrak, Estatuarekin duten eta datorren urtean amaitzen den Lurraldetasun Kontratua mantentzea, hobetzea eta luzatzea gonbidatu ditu hautetsiak. Frantziako gobernuko ordezkariek gai horren inguruan ez dela inolako aldaketarik izango azpimarratu zuten

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia