Albisteak

Zarautzeko
2012ko Abenduaren 5a

Zarautzeko eta Iparraldeko ikasleek euskara eta kirola oinarri duten mugaz gaindiko trukaketa egingo dute

Saint Pierre D'Irubeko ikasleek errugbian jokatuko dute Salbatore Mitxelena ikastolako haurrekin.

Urte hasieran martxan jarri zen mugaz gaindiko ekimen honetako lokailua euskara eta kirola izango dira, nahiz eta, hasiera batean posta elektronikozko harreman bitartez ezagutu ziren Saint Pierre d’Uribe eta Salbatore Mitxelena ikastolako ikasleak.

Jarduera askoko jardunaldia izango da asteazkenekoa. Iparraldeko 40 bat ikasleek, Zarautzekoen ongietorria jaso ondoren herria eta inguruneak ezagutuko dituzte. Ordu bata aldera, elkarrekin bazkalduko dute eta ondoren Asti kirol zelairaino joango dira non, arratsaldez, errugbian jokatuko duten.

Bi txapelekta jokatuko dira, bata maila txikiko neska-mutil artekoa eta bestea, mugaz gaindiko topaketa honetako jokalari zailduen artean. Horiek bukatu ondoren, guztiek elkarrekin, hirugarren zati bat jokatuko dute eta, azkenik, arratsaldeko 18:00ak aldera 1995-96 urteetan jaiotako Gipuzkoako eta Iparraldeko 17 urte azpiko selekzioen arteko partida ikusi ahal izango da.

Mugaz gaindiko jarduera interesgarri hori urterokoa bihurtu nahi da eta euskara eta kirola oinarri harturik seigarren mailako ikasleen arteko biurteko programak finkatu.
 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia