Albisteak

Donostia
2010eko Apirilaren 16a

Donostia eta Miarritze arteko itsas korridorea sortu nahi da

Nazioarteko Oceana elkarteak eta Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialak itsas biodibertsitatearen babes zorrotzagoa eskatu zuten, horretarako Donostia eta Miarritze artean babes ofizialeko itsas korridore bat proposatuz.
 
35 kilometroko korridore horrek 27.000 hektarea izango lituzke guztira, 113 itsas habitat, mila gorako itsas espezie, horietatik 104 babesturik, besteak beste, Europa osoan desagerturik dauden zomorro harkaitzak, koral beltz faltsuko kolonia mendetiarrak, marmitak edota konkordun baleak.

Mugaz Gaindiko gunea
Hori dela eta, mugaz gaindiko korridore bat sortzea proposatzen dute, Kanada eta AEBen artean edota Korsika eta Sardiniaren artean indarrean dagoenaren antzekoa. 27.000 hektarea izango lituzken horrek, Jazizkibel-Uliako itsaslabarretik hasi eta Donibane Lohizun eta Bairritz arte, Bidasoako itsasoratzen den Txingudi eta Hondarribia badia eta Hendaia eta Sokoako harkaitzak barne direla.

 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia