Albisteak

DSS2016EU
2012ko Abenduaren 15a

DSS2016EU Mugaz Haraindiko Musika Topaketan

Donostia 2016k Eurohiriko musika-hezkuntza zentroak elkartu ditu jardunaldi
batean, sektoreak aurrera begira dituen erronkei buruz hausnartzeko


Abenduaren 14an Koldo Mitxelenako areto nagusian Donostia 2016k antolatutako Mugaz Haraindiko Musika Topaketa izan zen. Bertan, besteak beste, Euskadiko Musika Eskolak, Nafarroako Musika Eskolak, Francisco Escudero Musika Kontserbatorio Profesionalak, Baionako Kontserbatorioak, Musikenek eta Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioak parte hartu zuten.

Jardunaldiaren helburu nagusia musikaren hezkuntzan lan egiten duten Euskal Herriko eragile eta zentroak elkarren artean ezagutzea eta lan-sare zabal bat eraikitzen hastea izan zen, etorkizun hurbilean kolaborazioak gertatzea errazte eta ahalbidetze aldera.

Eta, hain zuzen, hori da Donostia 2016ren proiektuaren helburu nagusietako bat: barne hartzen duen lurraldean, mugaz haraindiko Eurohiriko lurraldean alegia, herrien eta hirien artean elkarlana sustatzea, tokiko sare indartsu baten baitako eragileen artean egon daitezkeen lankidetzak balioan jar ahal izateko.

DSS2016EUren proiektuarentzat mugak eragozpen bat baino, kultura-aberastasun eta gizarte-aniztasun nabarmenagoa eraikitzeko aukera dira; kultura- eta artesektoreak bere burua berrasmatzeko eta orain artean izandakoa baino elkarlan gehiago izateko aukera.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia