Albisteak

Mugaz
2012ko Abenduaren 18a

Mugaz Gaindiko gaietarako lehen parlamentuko talde bat sortu da Europan

Gilles Pargneaux eta Marie-Thérèse Sanchez-Schimd europarlamentariek mugaz gaindiko gaiak aztertu eta horiei jarraipena egiteko parlamentuko talde bat sortu dute. Gaur egun horrelako talde bat sortzeak garrantzi handia du, besteak beste, eta krisia gogor jotzen ari den honetan Europatik eotrtzen diren laguntza eta babesa murrizteko arriskuan baitago, alegia, europar mugaz gaindiko lankidetzarako aurreikusirik zeuden kredituen %20 gutxitzear dira.

Talde hori europar gai eta dossier nagusiak aztertzeko aldioro bilduko da eta garrantzisuak diren gaiak, garraiorako Europako sarea, Europarren arteko elkarlotura prozedurak edota mugaz gaindiko langileen mugikortasuna, aztertuko dituzte ondoren mugaz gaindiko esparruetara zabaltzeko.

 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia