Albisteak

Europako
2012ko Abenduaren 19a

Europako Komisioak EURES sarea hobetuko du

Joan den azaroaren 26an, Europar Komisioak EURES sarea hobetzeko erabakia hartu zuen, hau da, lan bila dabiltzanen mugikortasunerako hobekuntzak gehitu zituen programa horretan. Estatu kide direnen arteko mugikortasuna hobetuko du, langileen joan-etorria erreztuko du eta europar mailako enplegu bateratuaren merkatua indartuko du.

EURESen erreformari esker,  konpetentzia zehatzen araberako bilaketa egitea erreztuko die enpresei, sektorekako irakurketa egin eta profesional beharrak zeintzuk diren aztertzen lagunduko du eta, batez ere, gazteei zuzenduriko mugikortasun planak babestuko ditu.

Gehiago jakiteko

Bideoa

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia