Albisteak

2013.
2013ko Urtarrilaren 7a

2013. Hiritarren Europar Urtea

Hasi berri dugun urte honetan Europar Batasuneko hiritartasunean finkatu zeneko 20. urteurrena ospatzen da. Estatu kide edozeinetatik askatasunez mugitu eta edozeinetan botoa eman eta aukeratua izatea edota Europar parlamentura proposamenak bidaltzea ahalegintzen du hiritartasun horrek.

Hiritartasuna eta berari dagozkion eskubideak Europar Batasuneko oinarri nagusienetakoak dira eta, hori dela eta, Europako Komisioak 2013. urtea aukeratu zuen Europako hiritarrak eta demokrazia partehartzailea agendaren ardatz izan bihurtzeko. Horrekin agintariak, Europako biztanle orok baina, batez ere, gaztetxoenek europar hiritar izateagatik dituzten eskubideak zeintzuk diren jakin ditzaten ziurtatzen ahaleginduko dira.

Nola lortuko da hiritarrek euren eskubideak zeintzuk diten ezagutu ditzaten?
Nazio, erregio eta udalerrietan ekimen, konferentzia eta seminario ugari antolatuko dira. Europako Komisioak Europe Direct eta Tu Europa izeneko web eleanitzen publizitatea egiten saiatuko da, besteak beste, eskubideen inguruko informazioa izateko leihatila bakar batean bihurtu nahi delako. Era berean SOLVIT izeneko erremintak bultzatu nahi dira hiritarrek euren eskubideak defendatu eta indarrean jar ditzaten.

Informazio gehiagorako

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia