Albisteak

Europako
2010eko Apirilaren 26a

Europako hirien konferentzia jaio da lankidetza bultzatzeko helburuarekin

Mugaz Gaindiko eta Erregio arteko Europako Hirien Sareen Konferentzia (CECICN) Galiziako Koponstela hirian eratu da mugaz gaindiko lurraldeen artean elkarlana eta lankidetza "bultzatzeko eta indartzeko".

CECICN Europar Batausuneko erakundeetara hiritarren ahotsa helarazteko jaio da. Behar beharrezkotzat jotzen da Europar Batasunak dituen erronken definizioan, konferentzia hau osatzen duten 500 hiri baino gehiagok parte hartzea. 

Proiektu horren arduradunen esanetan "EBren arrakasta herritarrek Europaren ideia bereganatzen duten heinekoa izango da baita Europako edozein tokitan gertatzen dena eurena balitz bezala onartzen badute ere".

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia