Albisteak

Eurozonaren
2013ko Otsailaren 11a

Eurozonaren etorkizuna, gobernantza ekonomikoa eta erreakzio soziala

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Eurobask-ek, Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak, Europaren etorkizunaz eta krisia gainditzeko irtenbidez hitz egiteko jardunaldi bat antolatu du . Datorren otsailaren 20an izango da Bilboko Enpresa Ikasketen U.E.-ko gradu aretoan.

Jardunaldiaren gidaritzapean Eurobask-eko zuzendari nagusia izango da, Jose Maria Gonzalez eta berarekin batera, Pedro Velarde, FJL Universitas XI. Sariaren irabazlea; Miguel Antón, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaria, Francesc Morata, Zientzia Politikan katedraduna; Joan Subirats, Zientzia Politikan katedraduna; eta EHUko Javier Bilbao.

Plaza-kopurua mugatua denez eta bertara joatea dohainekoa, ekitaldirako aurrez izena ematea eskatzen da. Hori, eurobask@eurobask.org helbidera idatziz edo 945 12 35 38 telefonora deituz egin daiteke. 

Parte hartzen duen guztiari ziurtagiria emango zaio.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia