Albisteak

Biharteanek
2013ko Otsailaren 14a

Biharteanek Silikona Likidoan espezializatutako mugaz gaindiko Poloa sortu du

Biharteanek, Mugaz Gaindiko Merkatal Ganberak, Gipuzkoako eta Iparraldeko 5 enpresek osatutako silikona likidoan espezializatutako mugaz gaindiko poloa sortu du.

Baiona eta Gipuzkoako Merkatal Ganberek silikonaren sektorea “hazkunde jarraitu” batean bizi zela ikusi zuten, eta hori dela eta Gipuzkoako zein Frantziako hainbat enpresekin jarri ziren harremanetan, kontaktu horien ondorioz, Silikonaren Poloa eratzeko.

Polo hori, mugaren bi aldetako 5 enpresez eta 2 Teknologia Parkez osatua dago eta bere helburua “Euskal Herriko jarduera industrialari, diseinuari eta Silikona Likidoaz egindako elementuen ekoizpenari ikuspena” modu bateratuan ematea da.

Biharteanen esanetan, Poloan batu diren bost enpresek sektore honetako balio kate osoa osatzen dute, diseinutik hasi, molde zehatzen fabrikazioa eta piezen ekoizpena arte. Teknologia Parkeek berriz, ikuskaritza teknologikoa eta formazioa ematen diote proiektuari. Talde estrategiko hori osatzen duten enpresak Cauchopren, Cilkautxo, EBL Polyester, Olaberria eta Tajo dira.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia