Albisteak

Europar
2013ko Martxoaren 20a

Europar Komisioak, mugaz gaindiko arazoetarako errekurtso bideak erraztu nahi dizkie kontsumitzaileei

Europar Komisioak kontsulta ireki bat jarri du martxan mugaz gaindiko arazo txikietan kontsumitzaileek eta enpresek dituzten lege baliabideak jakinarazteko.

Diru gutxiko europar prozesuak mugaz gaindiko arazo txikiak, 2000 euro azpikoak, modu errazean eta merkean konpontzeko bide ematen du. Eta kontsumitzaileak bere eskubideak defendatu ahal izateko erabil ditzake.

Hala ere, Kontsumitzailearen Europako Zentroen Sareak joan den urtean egin zuen txosten baten arabera, prozedura erraz hori ez da batrere ezaguna eta nahi bezain baino gutxiago erabiltzen da kontsumitzaileen aldetik.

Europako Komisioak inkesta hori abiamn jarri eta zera eskatu nahi die kontsumitzaileei, enpresei eta hiritar orori, prozedura hori hobetzeko, ideiak eta iritziak ematea. Horren helburua, hiritar eta enrpesen mugaz gaindiko erosketak bultzatzea eta konfidantza areagotzea baita.

Informazio gehiagorako

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia