Albisteak

Europako
2013ko Apirilaren 4a

Europako Ongizate Estatua: Euskadirentzako erronkak XXI. mendean

Europako gizarte ereduaren etorkizunari buruzko eztabaida anizkoitz, kritiko eta irekia sustatzeko asmoz, Eusko Legebiltzarrak, EUROBASKekin batera, "Europako ongizate estatua. Euskadirentzako erronkak, XXI. mendean" jardunaldia antolatuko dute datorren apirilaren 16an.

Europako gizarte eredua, Europako gizarteak oro har duen ezaugarri nagusietako bat, hainbat ekonomia, geopolitika, demokrazia eta demografia demaren aurrean dago, XXI. mendean.

Epe ertaineko ikuspegiek adierazten dute Europak pixkanaka muduan garrantzia galduko duela, ekonomiaren eta demografiaren aldetik. Horren ondorioz, hianbat ikerlan eta azterlan egin dira ongizate estatuaren eta Europako gizartearen sostengagarritasunaz.

Horretaz guztiaz hitz egiteko antolatu dituzte jardunaldi horiek.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia