Albisteak

2013
2013ko Maiatzaren 9a

2013 ELKARREKIN Programarako dirulaguntza deialdia onartu da

Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuko foru diputatuak 2013ko apirilaren 23an ondorengo agindua eman du:

Diputatuen Kontseiluak 2012ko apirilaren 2an hartutako Erabakiaren bidez ELKARREKIN programako laguntzen oinarri arautzaileak onartu ziren, Gipuzkoako lurralde historikoko toki entitateek eta irabazi asmorik gabeko erakundeek beste eskualde edo herrialde batzuetako herri eta hiriekin trukeko senidetzeak egin ditzaten sustatzeko.

Ekimenaren helburua da udalerri eta hirien senidetzea sustatzea eta herri eta eskualdeen arteko harremanak estutzea, ez Europan bakarrik, ikuspegi globaletik baizik, «Europa hiritarrekin (2007-2013)» programaren bidez gauzatzen den hirien senidetzeko politika bateratuari jarraikiz.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia