Albisteak

2013ko Maiatzaren 10a

Europamek ikusentzunezko lehiaketa antolatuko du euskal gazteriak Europari buruz duen ikuspegia zein den jakiteko

Europame ekimenaren xede nagusiena: eztabaida, hausnarketa, sormena eta hedapenerako gune bat sortzea euskal gazteriak europar ekimenaren eta honen etorkizunaren, eta Europan den demokrazia eta herritarren parte-hartzearen gainean espresa eta iritzia eman dezan.

Europame ekimenak euskal gazteria Europaren ideiaren inguruan hausnartu, eztabaidatu eta ikusentzutezko edukiak sortzera gonbidatzen du. Ondoren, eduki hauek guztiak Europar Parlamentuan diren euskal ordezkariei bidaliko zaizkie euskal gazteriak zer pentsatzen duen eta zein kezka dituen jakin dezaten.

Europamek, besteak beste, hiru jarduera nagusi burutuko ditu: telefono mugikorrekin egindako bideoen lehiaketa, EBren inguruko erakusketa ibiltaria eta eztabaida eta sormen tailerrak non gazteek bere telefono mugikorrak erabiliaz hiritar-kazetaritza egiteko aukera izango duten.

2013ko maiatzaren 6 eta ekainaren 6 bitartean (biak barne) parte-hartzaileek bere bideoak aurkezteko aukera izando dute.

Europameko web orria

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia