Albisteak

Mugaz
2013ko Maiatzaren 15a

Mugaz gaindiko campusak orrialdea izango du Facebooken

Facebook gizarte-sarearen bidez,  mundu osora zabaldu da Euskampusek eta Bordeleko Unibertsitateak osaturiko Euroeskualdeko Mugaz Gaindiko Campusa, maiatzaren 13tik aurrera.

Orrialde horrek mugaz gaindiko proiektuen eta ekintzen gaineko informazioa bilduko du, baita UPV/EHUk eta Bordeleko Unibertsitateak arlo akademikoan, zientifikoan eta lan-arloan eskaintzen dituzten baterako aukeren gainekoa ere.

Erabiltzaileek bi unibertsitateen eguneroko jardueren gaineko kontsulta egin ahal izango dute orrialdean, baita ekitaldi, ikastaro eta biltzar ugariri buruzko eta truke akademikoei buruzko informazioa jaso ere, lan-eskaintza eta bekei buruzkoa ez ezik.

Facebook sareko orrialdearen bidez, irakasleen eta irakasleen mugikortasuna sustatzeko sarbide errazeko gune bat eskaini nahi da, eta, aldi berean, mugaz gaindiko campuseko eragileen eta komunitateen arteko harremana sustatzeko tresna erraz eta eraginkorrak erabiltzaileen esku jarri.

Euroeskualdeko Mugaz Gaindiko Campusa funtsezko osagaia da UPV/EHUk, Tecnalia korporazio teknologikoak eta Donostia Internacional Physics Center Fundazioak (DIPC) osaturiko  Euskampus Nazioarteko Bikaintasun Campusaren proiektuaren barruan.

Ekimen horren bidez, hezkuntzaren arloko rankingetan, bikaintasunaren arloko ikerketa-sareetan eta berrikuntzan nazioarteko erreferentzia izango den campus bat eraiki nahi da, Euskampusen eta Bordeleko Labexen (Laboratoires d´Excellence) Ezagutza Poloen espezializazio-arlo komunak ardatz harturik.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia