Albisteak

Baionako
2013ko Ekainaren 3a

Baionako Ituna Andorrara zalbaldu da

Apirilean burutu da  Andorrako Printzerria lurralde elkarteen mugaz gaindiko lankidetzari buruzko Frantzia-Espainiako ituneko kide izateko  prozedura (1995eko martxoaren 10eko Ituna).

Hemendik aurrera, Andorrako Printzerriak parte har dezake lankidetza ekimenetan, Frantziako eta Espaniako elkarte eta lurralde-elkarteekin, xede horrekin sortu den erakunde baten bidez: “mugaz gaindiko lankidetzarako Andorrako erakundea”, lehen aipatutako lurralde erakundeen modu berean lan egingo duena.

Baionako Itunaren zabaltzeak CTP*-ko Kontsorzioaren kide izateko aukera emango dio Andorrari.

*CTP: POCTEFAren kudeaketa agintaritza eta idazkaritza teknikoa.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia