Albisteak

Enpresa
2013ko Ekainaren 5a

Enpresa abokatu Franko-Espainiarra master ofizialaren bigarren edizioa antolatu du Paueko Unibertsitateak

Paueko Unibertsitateak Enpresa Abokatua – Unibertsitateko Master Franko - Espainiarra antolatu du, Frantziako eta Espainiako estatuen arteko mugaldeko errealitatearen arazo konplexuei ekiteko premia aintzat hartuz.

Master hau titulu ofiziala da eta baliagarria da Europako Goi Mailako Hezkuntzako Esparru osoan. Era berean, Frantzian egitekoak diren 5 hilabeteko praktika ordainduak bermatzen ditu ikasle espainiar guztientzat lan mundurako prestatzearren.

Master hau irailean hasiko da eta bere metodologia online irakaskuntzan oinarritzen da.

Argibide gehiagorako: http://abogadodeempresa.asmoz.org eta 943 21 23 69 telefonoa.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia