Albisteak

Baiona-Donostia
2013ko Ekainaren 17a

Baiona-Donostia Euskal Eurohiriak Baiona eta Donostiaren arteko tren zerbitzu azkar bat eskatu die horren ardura duten administrazioei

Baiona-Donostia Euskal Eurohiriaren Mugaz Gaindiko Agentziak 20 urte betetzen ditu aurten.Hogei urte Baiona eta Donostiarena arteko hirigune jarraitu bat sustatzen, 600.000 biztanle biltzen dituena.Hogei urte azpiegiturak, zerbitzuak eta ekipamenduak Eurohiriaren eskalara elkarrekin eramaten.Hogei urte Europa mailako metropoli bat eraikitzeko anbizioa partekatzen.

Mugaz Gaindiko Agentziak batzar nagusia egin du, 20. urteurrenean, Côte Basque Adour Aglomerazioaren egoitzan, Baionan. Aukera bikaina da proiektuen aurrerapausoak aztertzeko, bereziki garapen iraunkorrekoan eta garraiokoak, horiek baitira 2010etik honako politikaren ardatz nagusiak.

"Garapen iraunkorra" osagaiari buruz, Agentziak azterketa bat bultzatu du Eurohiriaren lurralde korridore ekologikoak kartografiatzeko eta faunaren zirkulazio librerako arazo diren alorrak identifikatzeko.Proiektu handi horren helburua da euskal Eurohiriaren lurraldeari benetako sare berde eta urdina ematea, eta herriek aukera izatea bioaniztasunaren artapena kontuan izatea garapen proiektuetan.

Azterketak oso aurreratuak daude.Bi aldeetako kabineteek proposatu dute jada sareen eta bioaniztasuneko erreserben kartografia bat. Lurraldeko adituekin eztabaidatzeko fasean dago. Azterketaren hurrengo urratsa izango da zehaztea, lehen elementuetan oinarrituta, zein diren Eurohiriko ekologia korridore funtzionalak.  Lanak udazkenean dira amaitzekoak, eta udalerri guztiei 2014an emango zaie haien berri.

Garraioari dagokionez, mugaz gaindiko agentzia aztertzen ari da zein egoera den egokiena mugaz gaindiko tren zerbitzu bat jartzeko Baiona eta Donostia ordubete baino gutxiagoan lotzeko eta Eurohiriko udalerri guztiei zerbitzua emateko. Horrela, Akitaniako Eskualdea, Espainiako Estatua eta Eusko jaurlaritza identifikatu dira Eurohiria Express proiektuaren gidari izateko agintari eskumendunak. 2011tik dator garapen horretan sar daitezen saioa.Oraingoz, ez da arrakastarik izan.

Esku hartzeko ardatz nagusi horiek ez ezik, mugaz gaindiko agentziak lankidetza proiektuak gauzatzen ditu hezkuntzan eta ekonomian.Ildo horretan, 2005etik mugaz gaindiko ikasle trukeak antolatzen ditu, mugaren bi aldetako ikasleek elkarrekin lan egin dezaten urte osoa zehar ingurumenarekin zerikusia duten gaietan.Orobat, Mugaz gaindiko Ekintzailetasunaren Saria sortu du, Bidasoaren bi aldeetako eragile ekonomikoen arteko lankidetza proiektuak sustatzeko.

2013an, agentziak helburu du hausnarketa estrategiko bat egitea, Eurohiriaren proiektua Europaren bihotzean jartzeko.Zentzu horretan, Euskal Eurohiriaren Herritarren Foroa antolatu nahi du Donostian, datorren irailaren hasieran, Eurohiriaren proiektuaren etorkizunari buruz eztabaidatzeko.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia