Albisteak

“Akitania-Euskadi
2013ko Ekainaren 21a

“Akitania-Euskadi 2013” dirulaguntza deialdia

Akitania-Euskadi Euroeskualdea L.L.E.T.-k argitaratu berri duen diru-laguntzen deialdiaren xedea gizarte- eta ekonomia-eragileen lankidetza-ekintzak sustatzea da, Euskadiko eta Akitaniako eskualdeko bazkideen artean proiektu komunak egin daitezen.

Aurkezten diren proiektuek Akitania – Euskadi Euroeskualdearen lehentasun estrategikoekin koherentzia mantendu beharko dute. Horrela, 2013. urteko deialdia ondorengo hiru gai-multzotan banantzen da:

1. Goi-mailako irakaskuntza - Ikerketa - Berrikuntza Teknologikoa
2. Ekonomia - Garapen Iraunkorra - Nekazaritza - Ingurumena - Turismoa
3. Kultura - Kirolak - Hezkuntza - Gazteak

Esleitutako proiektuak Akitania-Euskadi Euroeskualdeak erabakia jakinarazi eta gehienez ere hiru hilabeteko epean hasi beharko dira, eta 18 hilabete iraungo dute gehienez.

Diru-laguntza deialdian honako onuradun hauek onartu ahal izango dira: pertsona juridikoak, publikoak zein pribatuak, eta pertsona fisikoak. Onuradunek Akitanian edo Euskadin izan beharko dute egoitza soziala edo helbidea.

Proposamenak aurkezteko epea 2013ko uztailaren 15ean amaituko da. Proposamenak Akitania-Euskadi Euroeskualdearen webgunearen bitartez aurkeztu beharko dira derrigorrez.

Deialdiaren aurrekontu osoa 900.000 eurokoa da.
Informazio gehiago, hemen sakatu


 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia