Albisteak

Transtic
2013ko Ekainaren 28a

Transtic Ipar Euskal Herriko Inter-Reseaux topaketetan

Nafarroa, Akitania eta Euskadiko hogei bat enpresek, teknologia berriak oinarri dituzten  enpresa txiki eta ertainen arteko mugaz gaindiko harremanak sendotzeko Meet-TIC-en parte hartu zuten.

Hiru minuturen zehar, enpresa bakoitzak bere proiketu deigarrienak aurkezteko aukera izan zuen. Eta hori guztia, hiru lurraldetako enpresa, kluster eta erakundeen aurrean egin ahal izan zuten. Hori amaituta, mahaiburuko ordezkariek, bigarren fase baterako proiektuen araberako hautagaiak aukeratzen zituzten, ondoren, buruz buru hitz egin ahal izateko. Helburu nagusia, ideiak trukatu eta elkarrekin proiektuak aurrera ateratzea zen.

Parte hartu zuten enpresen artean, Euskadi eta nafarroako Aner Sistemas Informáticos, Biko, Cad-Works, Elhuyar, grupo ATE, Hispavista, Insimatek, Lotura, Pixel, Spyro, Urolanet eta Akitaniako Aditu, Fasteo, Goodness, Immersive Lab, Sig Image, Phillips Internet Consulting, Sport Controle, Tuvemafoto eta Aguila Technologie.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia