Albisteak

“MUGAZ
2013ko Uztailaren 4a

“MUGAZ GAINDIKO EKONOMI HARREMANAK ERAIKIZ": Innov Mugabe Mugarik gabeko Berrikuntza proiektuaren balantzea

300 innov mugabe2010. urtetik, Innov Mugabe proiektua lanean aritu da, mugaz gaindiko enpresa-ehuna sendotzeko helburuarekin. Orain, balantzea egiteko garaia da, eta inplikatuta dauden alde guztiek bat egiten dute mugaz gaindiko lankidetzan proiketu honek arrakasta izan duela esatean.

Enpresak, prestakuntza-zentroak, teknologi zentroak, ingeniaritza espezializatuak; asko dira entitateak, eta, beraz, asko dira Bidasoa bizirikek eta Aglomeración Sud-Pays Basque delakoak bultzatutako eta POCTEFA Espainia, Frantzia, Andorra Lurralde Lankidetzeko Programa Operatiboak ere finantzatutako ekimen honetan inplikatuta dauden pertsonak.

Guztira, Bidasoaren bi aldeetako 14 udalerriei eragin die lanak. Horrela, mugak gehiago ezabatzea lortu dute, eta elkarrekin lan egin dute, gure enpresa-ehuna berrikuntzaren bidez lehiakorra izan dadin bultzatzeko.

Innov Mugabe enpresen lehiakortasuna baldintzatzen duten balioak eta gaitasunak hobetzera bideratuta egon da, eta baita mugaz gaindiko ekonomi lurraleko enpresa-ehunaren elkar ezagutzan aurrera egitera ere, betiere lankidetzaren eta lurralde-kohesioaren ikuspegitik.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia