Albisteak

Bidasoa
2013ko Uztailaren 20a

Bidasoa Folk: Quimi Portet, Mikel Urdangarin eta Kalakan, aurtengo protagonista

“Musika zurekin”, horixe da oraingo honetan “Bidasoa Folk” mugaz gaindiko musika jaialdirako  hautatutako slogana. Aurten musika euskaldunak presentzia handia izango du. Hilaren 23an Hondarribian Mikel Urdangarinen kontzertua izango da eta 24an, Hendaian, Kalakan taldeaz gozatzeko aukera.

Oraingo honetan, kontzertu bikoitzeko formatuak antolatu dira; lehen egunean, Hondarribian, Urdangarinen kontzertuaren hasierarekin batera Quebec-etik (Kanada) datozen Isabeau et les Chercheurs d´or izango ditugu.

Hilaren 24an beste horrenbeste gertatuko da Hendaian Kalakan taldearen eta Greziako Martha Mavroidi Hirukotearen artean. Hiru egun horietan zehar musika aurkituko dugu kaleetan barrena, jaialdian laguntzen duten hemengo artisten eskutik.

Bidasoafolk jaialdiak denei zabaltzen dizkie ateak, hiru udalerrietako hiritarren arteko topagune bihurtzen du mugaz gaindiko eskualdea, bestelako musikak ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du, eta urteak dira adituen interesa, eta batez ere, halako jakin-mina dutenena, pizten duela.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia