Albisteak

Europako
2013ko Irailaren 18a

Europako Erregio Politiketarako komisarioak sare sozialak erabiliko ditu mugaz gaindiko proiektuez hitz egiteko

Datorren irailaren 19an, arratsaldeko 14:00etatik aurrera eta ordu betez  Johannes Hahn Europako Erregioetako Politikarako komisarioak mugaz gaindiko proiektuek dituzten garrantziaz hitz egingo du twitter sare sozialen bitartez.

Irailaren 21ean Europako Lankidetzarako Eguna ospatuko da eta horretarako jendea prestatu dadin europar agintariak mugaz gaindiko, nazio arteko, eta erregio arteko lankidetza proiektuen inguruan hitz egingo du

EBko erregioen arteko politikaren zati oso txikia da lankidetzarena baina, hala ere, Europar parlamentuak eta Kontseiluak 8900 milioi euroko aurrekontua onartu du 2014-2020 eperako. Beraz, eta gaur egun garrantzi handiegirik ez izan arren, dirutza mordoa da mugaz gaindiko proiektuak lantzeko.
Horretaz erantzungo du komisarioak galdetu nahi duen edozein erantzunez.

Inork parte hartu nahi badu erabili beharreko hitz giltzarriak hauek dira: #EUChat y #ecday eta komisarioaren twitter helbidea @JhahnEU.

Hemen duzue dokumentu osoa eta originala gazteleraz

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia