Albisteak

Euskaltzaindiak
2013ko Irailaren 23a

Euskaltzaindiak 'Europar Hiritarra 2013' saria jaso du Madrilen. Saria urtero ematen du Europako Parlamentuak

Balio europarren alde borroka egin, estatu kideen eta herritarren arteko integrazioa edo lankidetza bultzatzen eta EBko Oinarrizko Eskubideen Gutunean azaltzen diren balioak aldarrikatzen dituzten pertsonak eta erakundeak saritzen ditu.

Euskaltzaindiak euskararen eta euskal kulturaren alde indarrak batzen jakin izan du ia ehun urtetan zehar. Horrez gain, aniztasuna eta Europako hizkuntza guztien presentzia defendatu ditu.

Europako Parlamentuak onartutako hizkuntza gutxituen defentsarako txostena orain emandako saria norabide berean doaz, alegia, hizkuntzen aniztasuna babestu eta garatu nahi duen Europa baterantz.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia