Albisteak

2013ko Urriaren 1a

EIES, EUROPAKO INFORMAZIOAREN EUSKAL SAREAREN WEBGUNE BERRIA

Europako Informazioaren Euskal Sareak, EIES izenez ezagunagoa denak, webgune berria argitaratu du, europar erakundeekiko jardueran interesa duten herritar guztientzat erreferentziazko lanabesa izan dadin.  www.revie.org edo www.revie.euskadi.net

EIES webguneak, Europar Batasunaren politiken berri emateaz gain, balio erantsi handidun hainbat tresna jartzen ditu erabiltzaileen esku; eta tresna horien artetik azpimarratzekoa da, besteak beste, “nahierako” aldizkari elektroniko bat, Europako informazioari eta gaurkotasunari buruzkoa, interesa duen pertsonak hamabostero jaso dezakeena doan harpidetuz.

Bestalde, RSS alerta sistemak aukera emango dio erabiltzaileari zein gairi buruzko informazioa jaso nahi erabakitzeko, informazio zuzena, zehatza eta maiz eguneratutakoa jaso dezan erabiltzaileak. RSS alerta sistema batez ere  honako alor hauei lotzen zaie: Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzak —Bruselan dago ordezkaritza hori— Europar Batasunarentzat egindako txostenei, deialdiei, lizitazioei, bazkideak bilatzeari eta azken orduko berriei     —webgunean “Nabariena” esaten zaie—, besteak beste.

Europako Informazioaren Euskal Sarea 1997an sortu zen, Europako informazio orokorra ahalik eta azkarren eta osatuen emateko Euskadiko herritarrei eta erakunde publiko zein pribatuei EIES osatzen duten erakundeen jarduera koordinatuaren bitartez. Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiek, EUDELEk, merkataritza ganberek, Euskadiko EuropeDirectek, Arabako Enpresarien Sindikatuak eta Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Deustuko Unibertsitatearen Europako Dokumentazio zentroek osatzen dute EIES.

EIESek, bestalde, Europar Batzordearen Espainiako Ordezkaritzaren onespena eta lankidetza ere baditu.

Web orria

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia