Albisteak

Asmoz
2013ko Urriaren 7a

Asmoz Fundazioak Mugaz Gaindiko Zuzenbideari buruzko online ikastaroaren bigarren ekitaldia abian jarri du

Asmoz Fundazioak, Mugaz gaindiko Zuzenbideari buruzko lehen ikastaroari jarraipena emateko asmoz, online sistemaz antolaturiko bigarren bat antolatu du.

Ikastaro hauek Frantziako eta Espainiako legerietan eta jurisprudentzietan oinarritutako irtenbide praktikoak eskaintzen dituzte, familia eta etxebizitzaren gaietan ohikoenak diren egoera juridikoak argitzeko lagungarria den konparazio-metodo baten bidez.

Ikastaroa azaroaren 4an hasiko da eta abenduaren 16ean amaituko da eta Baionako Abokatuen Elkargoko Dekanoak balioztatzen du.

Juan José Álvarez, UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko Katedraduna eta Juan Manuel Velázquez, UPV/EHUko Enpresa Zuzenbideko irakasle elkartuak zuzenduko dute ikastaroa.

Informazio gehiagorako: http://transfronterizos.asmoz.org.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia