Albisteak

20
2013ko Urriaren 13a

20 urte Donostia-Baiona Euskal Eurohiria eratu zela.

Euskal Eurohiriak aurten betetzen du bere sorreraren 20. urteurrena. Bidasoaren alde bietako erakundeen arteko lankidetza-hitzarmen gisa sortu zen hura, gaur egun, Donostia eta Baiona arteko korridorean kokatutako berrogei udalerri barnean hartzen dituen garapen-agentzia bat da.

Esandako urteurren hori biribiltzeko, Euskal Eurohiriko Hirien Foroa bilduko da datorren azaroan, Donostiako Estrategia Bulegoak eta Euskal Eurohiriaren Garapenerako Agentziak antolatutako ekitaldian.
 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia