Albisteak

Pirinio
2013ko Urriaren 22a

Pirinio Atlantiarreko Kontseilu Orokorraren haur eta gazteen politikak ezagutzeko Baionara bisita egin zen

2013-14 ikasturterako teknikarien prestakuntza-planean, haurrei, nerabeei eta gazteei egokitutako egitasmo berriak diseinatzea jasotzen zen, eta honen barruan, baliabide berriak ezagutzeko bisitak antolatzea. Eskaera honi erantzunez, Pirinio Atlantiarreko Kontseilu Orokorrarekin elkarlanean, GAZTEMATIKAko hainbat eragile 2013ko urriaren 3an Baionan izan dira; horien artean, udal mailako eta lurralde mailako arduradun politiko eta teknikoak.


Topaketak bi zati izan zituen, goizean Baionan bertan hainbat aurkezpen eta hitzaldi, eta arratsaldean bisitak egin ziren gazteria alorreko zenbait azpiegitura ezagutzeko. Honela, Pirinio Atlantiarreko Kontseilu Orokorrak haurren eta gazteen arloan egiten duen lanaren ildoak ezagutu eta zerbitzu desberdinak ezagutzeko aukera izan zen.

Egun horretan egindakoa bideo honetan duzue: Sakatu ikusteko

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia