Albisteak

Euskal
2013ko Urriaren 28a

Euskal Y Frantziarekin lehen bait lehen lotzeko akordioa

Sustapen Ministerioko eta Eusko Jaurlaritzako arduradunak bat etorri dira Euskal Autonomi Erkidegoa eta Frantzia lehen bait lehen trenez lotzeko nahiarekin. Bi erakunderen esanetan "beharrezkoa" da euskal Y mugara irsitaraztea eta lotura egiteko prest egotea.

Hausnarketa hori Donostian egin den bilera baten testuinguruan egin dute erakundeek non, esandako Eusko Jaurlaritza eta Sustapen Ministerioaz gain, Atlantiar ardatzaren tren azpiegituren garapenerako Europar Batasuneko delegazio teknikoak ere parte hartu duen. Azken hau oso pozik agertu da Euskal Autonomi Erkidegoko abiadura handiko trenaren lanak nola aurrera egiten ari diren ikusita.

Ordezkaritza horren buru zen Carlo Secchi, Ssutapen Ministerioko Azpiegituren arduraduna den Manuel Niño Gonzálezekin, Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburordearekin eta tren azpiegituren arduradun diren Adif eta ETS enpresetako ordezkariekin elkartu zen.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia