Albisteak

“eKop”
2013ko Urriaren 29a

“eKop” mugaz gaindiko enpresa ekimenaren sarian hautagaitzak aurkezteko ekitaldiaren hasiera

“Mugaz gaindiko enpresa ekimenaren saria “ I. deialdiak 2013an izan duen arrakasta ikusi ondoren, gaur egun “ekop” izeneko sariaren II. Lehiaketa ateratzea erabaki dute
erakundeetako kideek, datorren 2014rako.

Mugaz Gaindiko Enpresa Ekimenaren Saria sortu nahi du Euskal Eurohiria Mugaz Gaindiko Agentziak (Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala, Bidasoa-Txingudi Kontsortzioa, Hego Euskal Herriko Udalerrien Elkartea eta Euskal Kostaldea-Aturri Aglomerazioa kide dituela), Bihartean erakundearen eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiaren laguntzarekin.

Horren bitartez saritu nahi dira mugaz gaindiko esparruan lan egiten duten eragile
ekonomiko dinamikoenak, beti ere jarduera ekonomikoaren zentzu sortzaile eta berritzaile batean.

Deialdian ezarritako epean 2013ko urriaren29tik abenduaren 17ra, biak barne, aurkeztu
diren kandidaturen artean hautatuko dira saridunak. Dokumentazioa eskuragarri dago
helbide hauetan:

http://www.eurohiria.org
http://www.gipuzkoa.net
http://www.cg64.fr
http://www.bihartean.com

Sari banaketaren zeremonia urtarrilaren bukaerarako dago aurreikusita, eta Donostiako
Gipuzkoako Merkataritza Ganbarako auditorioan egingo da; bertan, lan konferentzia bat
izango da Europako gainerako mugetako esperientziak ezagutzera emateko.

Sari banaketa azaroan izango da, Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren auditorioan
Donostia. Ekitaldi horren programa aurrerako jakinaraziko zaizue.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia