Albisteak

Euskal
2013ko Azaroaren 4a

Euskal Eurohiriaren bateratzeko prozesu berri baten sorreraren lekuko izango da Donostia

Bidasoaren bi aldetako hautetsi eta teknikariak azaroaren 14 eta 15 elkartuko dira Miramar Jauregian Euskal Eurohiriaren Foruma dela eta. Topaketa horrek, Donostiaren suntsitze eta eraikitzearen 200 urteurrenaren eta Eurohiriaren sorkuntzaren 20. urterurrenaren ospakizunekin bat egiten du eta Mugaz Gaindiko Agentzian parte hartzen duten administrazio ezberdinek zer nolako proiektuak egiten ari diren ezagutzeko aukera paregabea da.

Euskal Eurohiriaren Foruma 2014-2020 Plan Estrategikoa lantzeko abiapuntua izango da eta horrekin, 600.000 biztanlek osatzen duten lurraldea bateratzeko eta Europar Batasunean finantzazioa lortzeko aurkeztuko dituzten proiektuak zeintzuk izango diren argitzeko balioko du.

Euskal Eurohiriaren Mugaz Gaindiko Agentzia Côte Basque-Adour, Sud Pays Basque,  Bidasoa-Txingudi, Donostiako udala eta Gipuzkoako Foru aldundi erakundeek osatzen dute. Hemendik gutxira, Oarsoaldea Garapen Agentzia sartuko da.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia