Albisteak

Lurralde
2013ko Azaroaren 11a

Lurralde elkarlanari buruzko POCTEFAren mintegia Iruñean

Joan den azaroaren 7an, POCTEFAk “Lurralde elkarlana: iraganeko, gaur egungo eta etorkizuneko aukerak” izeneko mintegia antolatu zuen Iruñean, Espainia-Frantzia-Andorra mugaz gaindiko inguruneko lurralde elkarlanaren egoera aztertzeko.

Mintegi hori, CTPren XXXI. Osoko Kontseiluaren barruan egin da, gaur egun indarrean dagoen POCTEFA 2007-2013 Programaren eragina aurkezteko eta Espainia-Frantzia-Andorra muga ingurunerako 2014-2020 programa berriak mugaz gaindiko espazio honetako lurraldeei etorkizunean eskainiko lizkiekeen aukerak aztertzeko xedez. 350 partaide hurbildu ziren hitzordura, programaren onuradunak eta, batez ere, POCTEFAren (2014-2020) onuradunak. Denak oso pozik joan ziren jasotako informazioarekin, eta lurraldeko beste eragile batzuekin, POCTEFA partenariatuarekin eta agintariekin, Kudeaketa Agintaritzarekin edo STCko taldearekin elkartzeko izandako aukera eskertu zuten.

Dimitri Baruak, Europar Batzordeak Espainian duen Ordezkaria, Europar Batasunak lurralde elkarlanari buruz duen ikuspegia azaldu ondoren, mintegia, ikuspegi hori lurraldeetan zehazteko moduan zentratu zen, lurralde elkarlan programei esker.

Hiru Lurralde Erakundeak (Mendebaldekoa, Erdialdekoa eta Ekialdekoa) izan ziren eragiketa programa horrek 2007-2013 programazio epealdian lorturiko emaitzak aurkeztearen arduradunak. POCTEFA dokuweb-ari esker, proiektuak oso zifra zehatzekin azaldu ahal izan ziren, lurraldeen arteko elkarlanak lurraldearentzat zein bertako biztanleentzat izandako eraginak eta onurak azpimarratuz.

Bigarren panel batean etorkizuneko itxaropenak aztertu ziren, eta 2014-2020 epealdiko hurrengo programa operatiboak Espainia-Frantzia-Andorra muga inguruko lurraldeetarako izango dituen aukerak azpimarratu ziren.

 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia