Albisteak

XIII.
2013ko Azaroaren 13a

XIII. Europari buruzko FRANCISCO JAVIER DE LANDABURU UNIVERSITAS 2014 ikerketa saria

EUROBASKek 2001ean erabaki zuen, 50. urteurrena izanik, Francisco Javier de Landaburu Universitas izenarekin Ikerketa Saria sortzea. Hartara, 1951n sortutako EUROBASKen lehenengo Zuzendaritza Batzordeko kide izandako gizon hura oroitarazi nahi zuten, europar gaien ikerlari eta intelektual nabarmena izan baitzen.

Sari hau, deialdiko unean gehien eragiten dioten europar eraikuntzako alderdiei buruzko azterketak eta gogoetak sustatzera zuzentzen da. Gure gizartean bereziki eragiten dioten gaur egungo europar gaien inguruko gogoeta sustatzea. Ikerlariak europar integrazio prozesuari buruzko ikerketak egitera animatzea. Europar Batasunaren etorkizunaren gaineko eztabaida bizirik mantentzea, gure ekonomietan, gizarteetan eta antolakuntza politikoan gertatzekoak diren aldakuntza handietarako prest izateko.

Aurtengo gaia, Enplegua eta integrazio politiko eta soziala. Europa berri baterako proposamenak izango da eta Unibertsitateko lizentziadunak edo goi tituludunak diren ikerlariak, banaka edo ikerketa talde baten barruan aurkeztu ahal izango dira.

Lanak aurkezteko azken eguna 2014. urteko martxoaren 19 da eta ikerketa proiekturik onenak 4.000 euroko saria irabaziko du. Era berean, eta epaimahaiak erabakita, beste bi proiektu aukeratuko dira eta bakoitzak 2.000 euro lortuko ditu.

Informazio gehiagorako

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia