Albisteak

Eurohiriaren
2013ko Azaroaren 18a

Eurohiriaren FORUMa Donostian

Azaroaren 14 eta 15ean, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Agglomération Cote Basqueko, Bidasoa-Txingudi Partzuergoko, Donostiako udaleko, Aglomération Sud Pays Basqueko eta Oarsoaldea elkarteko ordezkariak Donostian elkartu ziren Eurohiriaren Forum izenekoan, elkarren artean dituzten proiektuen osasuna eta egoera aztertzeko.

Forum horren helburua europar inguruko planetan zeresana duten erakundeak inplikatzea zen baita etorkizunean izango dituzten erronkei aurre egitea ere. Eta horretarako, Euskal Eurohiriaren parte zuzen ez diren baina europar gaietan zeresana duten beste erakunde batzuk ere gonbidaturik zeuden, besteak beste, Eusko Jaurlaritza. Hori aprobetxatuz, Jon Peli Uriguen, Kanpo Harremanetarako diputatuak, Europar Batasunaren arreta erakarri nahi izan zuen, 2014-2020 funtsa programen garaian, mugaz gaindiko proiektua kontuan hartu zezaten.

Forum horretan hitz egindako guztien odnorioak ezagutzen ez badira ere, bertan landutako gaiak oso zabalak eta anitzak izan zirela jakina da, besteak beste, esparru askotako agenteak bildu zirelako bertan, ekonomikoak, ingurumenekoak, kulturakoak eta, nola ez, politikoak indarrean zituzten programen egoera eta bilakaera zein zen azaltzeko.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia