Albisteak

Mugaz
2013ko Azaroaren 28a

Mugaz Gaindiko lankidetzaren aktore aktiboenei saria

eKop sarien joan den urteko arrakastaren ondoren, Euskal Eurohiriak eta Bihartean-ek bigarren edizio antolatzea erabaki dute eta,  Mugaz Gaindiko lankidetzan lanean eta onura ekonomikoak sortzen dituzten agente, erakunde edo aktoreei Mugaz Gaindiko Enpresa Ekintzailetza saria ematea. Jarduera egokitik abiatutako lankidetzak eta proiektuak sarituko dira, batez ere, mugaz gaindiko lurraldearen alde egiten dutenak.

Proiektuak aurkezteko epea abenduaren 17an zabalduko da eta kulturan, zientzian, unibertsitatean, nekazaritzan, ekonomian eta ingurumenean lanean garatzen ari diren proiektuak aurkeztu ahal izango dira. Baldintzen artean, helburu ekonomikoa oinarri izan beharko da, mugaz gaindiko lurraldean txertatua egotea eta lurraldearen lan egitea.


Sariaren banatzea, mugaz gaindiko arte eskolan diseinatutako artelana, datorren urtarrilaren 30ean izango da eta, bide batez, mugaz gaindiko esperientzia ezberdinak partekatzeko aukera izango. Hori guztia, Gipuzkoako Merkatal Ganberako Auditorioan izango da.
 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia