Albisteak

Gipuzkoarako
2013ko Abenduaren 28a

Gipuzkoarako ideiak erakartzen

Paul Matellanes eta Alberto Díez dira Altuna Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismoko departamentuak 2009. urtean martxan jarri zuten Altuning Pro Sarien aurtengo irabazleak. Aurten 50 gazte ikasle izan dira euren proposamenak aurkeztu dituztenak eta harrera herrietatik euren hobekuntzak erakarri nahi zituztenak.

Paul Matellanesen proposamena, orientatzaile izateaz gain unibertsitario direnei zuzendurik dago, besteak beste, batxilergoa ikasten ari diren ikasleei goi mailako ikasketetak aukeratzen laguntzeko. Fakultateetan ematen den ikasketen bertan behera uztearen kontra borrokatzea du helburu. Alberto Díezenak berriz, baliabide ekonomiko eskasak dituzten familientzako txartela da, besteak beste, kirol, kultural eta gizarteko baliabideak erabili ahal ditzaten.

2009. urtetik ematen diren Altuning Pro. sariek gazte ikasle gipuzkoarrek harrera herrialdetatik berrikuntzak eta ideia berriak ekar ditzaten jarriz iren abian eta, gero eta gehiago dira, euren proiektuak aurkezten dituztenak. Aurtengoan 50 lagun izan dira baina 10 bakarrik hurrengo faserako bidea gainditzea lortu zutenak. Azkenik, epaimahaiak Alberto Díez eta Paul Matellanesen proiektuak eman zituen irabazletzat. Bataz zein besteak 2000 euroko txeke bat jasoko du saritzat.

Gehiago irakurri

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia