Albisteak

Eusko
2013ko Abenduaren 13a

Eusko Jaurlaritzak beharrezkoa ikusten du Topoaren eta SNCFren arteko Hendaiako lotura

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuordeak, Antonio Aizek, “beharrezko” helburutzat jo du Donostialdeako Metro eta Frantziako trenbide sareko SNCF zerbitzu erregionaleko TER-aren Hendaiako lotura hobetzea eta, era berean, Donostia-Baiona arteko txartel bakarra indarrean jartzea.

Aiz sailburordeak “Transfemuga” izeneko trenbide sareko mugikortasun jardunaldien aurretik egin ditu adierazpen horiek. “Transfemuga” jardunaldi horiek Hendaian, Donostian eta Irunen egingo dira gaur eta ostirala bitartean eta Akitania-Euskadi euroerregioak antolatu ditu. Horietan, Baiona eta Donostia arteko bezero eta ibilbideak aztertuko dira.

Adierazpen gehiago ikusi

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia