Albisteak

TRANSFERMUGA
2013ko Abenduaren 15a

TRANSFERMUGA ez da azterlan edo proiektu bat, dinamika bat da.

Goiburu horren pean, trenak mugaz gaindiko hiritarren mugikortasunean betetzen duen lan egituratzailea finkatzeko eta Euskal Euro-hirian garraio eskariaren kudeaketa eredu arrazionala sustatzeko helburuz sorturiko ekimenaren ondorioak aurkeztu ziren. Horretarako, Baiona-Donostia igarobideko bidaiarien mugaz gaindiko joan-etorri guztiak aztertu dira.

TRANSFERMUGA ez da azterlan edo proiektu bat, dinamika bat da.Ikerketa proiektu hori Akitania Euskadi Euroeskualdea izenekoak zuzendu du, buru gisa, eta bertan aritu izan dira, baita ere, Euskotren, Atlantique et Pyrénées Hirigintza Agentzia (AUDAP), eta Logistika eta Mugikortasun Iraunkorrerako Euskal Institutua, bazkide gisa. Transfermugaren %65 FEDER funtsekin finantzatu da, POCTEFAren bitartez.

TRANSFERMUGAk bere buruari ezarri dizkion erronkak aldirietako garraio eskaintza sortzea, tarte ertaineko mugaz gaindiko ibilbideak handitzea, TER-Topoa loturak hobetzea, egokituriko tarifak diseinatzea, billeteen kudeaketa erraztea, eta bidaiarientzat garraioei buruzko informazioa errazagoa egitea dira.

Programaren ondorioak hemen kontsulta daitezke: www.transfermuga.eu

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia