Albisteak

Maiatzak
2010eko Maiatzaren 9a

Maiatzak 9 Europaren eguna

Maiatzak 9 elkarteak antolatutako ospakizun hau Gipuzkoako Foru Aldundiak babesten du.

Aurten, Schuman aldarrikapenaren 60. urteurrenean, Gipuzkoan hainbat ekimen antolatu dira. Helburua, gipuzkoar guztiei  Europa GERTURATZEA, horren inguruan IRAKASTEA eta INFORMAZIOA ematea da eta europar hiritartasuna bultzatzea. Hiritarrek Donostiako Errege Katolikoen kalean jarriko diren 6 kuboetan zehaztasun gehiago jasoko dituzte. Gainera, proiektuaren inguruko informazio guztiawww.diadeeuropa.com weban aurkitu ahal izango da.

Europako seinaleak
Ereserkia: Beethovenen 9. sinfoniaren azken mugimendua, Askatasunaren Oda izenarekin ezaguturikoa.

Bandera bat: urdina eta urrezko 12 izarduna -osotasunaren, perfekzioaren eta bateratasunaren sinboloa- eta 12 izaten jarraituko duena nahiz eta herrialde gero eta gehiago gehitu.

lelo bat: “Ezberdintasunean elkarturik”. Ongizatearen eta bakearen alde elkarrekin lanean ari diren baina, era berean, hizkuntza, kultura eta pentsamolde ezberdinak dituzten herrialdeen arteko bateratasuna.

Foiletoa deskargatu.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia