Albisteak

EKop
2014ko Urtarrilaren 27a

EKop sarien bigarren edizioaren sari banaketa

Datorren urtarrilaren 30ean, Donostiako Gipuzkoako Bazkundearen egoitzan Mugaz gaindiko enpresa ekimenaren eKop Saria ematea izango da eta, bide batez, "Lankidetzatik benetako mugaz gaindiko ekonomiaren hasieraruntz” mintzaldiaren ekitaldia egingo da.

Mugaz Gaindiko saria eta mintzaldia mugaz gaindiko lau erakundeen arteko lankidetzatik sortu da: Gipuzkoako Foru Aldundia, l'Agence transfrontalière de l'Eurocité basque, Pirineo Atlantikoetako Conseil Générala eta  Mugaz Gaindiko Bihartean bazkundea.

Programa
15:30 Harrera Gipuzkoako Bazkundean
15:45 Ongietorria, Pedro ESNAOLA, Gipuzkoako Bazkundeko presidentearen eskutik

16:00 Hitzaldia
“Mugaz gaindiko lankidetzatik benetako mugaz gaindiko ekonomiaren hasieraruntz”
o POCTEFA programazioen emaitzei buruzko txostena – Mugaz gaindiko lankidetzen
profilak: indarguneak eta ahulguneak
o Mugaz gaindiko ekonomia sortzeko gomendioak.

Adibide europarrak
- Atzerriko inbertitzaileak erakartzeko, baterako Industrialdeetako sustapena Frantzia
eta Belgikaren arteko mugan, Invest in Eurometropolis -
- Rhin garaian turismoa sustatzeko programa (Frantzia-Alemania-Suitza), Frantzia,
Alemania eta Suitzaren arteko mugan.

17:30 Mugaz gaindiko enpresa ekimenaren eKop saria ematea, erakunde antolatzaileen ordezkariekin. Enpresarien adierazpenak.
 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia