Albisteak

Akitania-Euskadi
2014ko Urtarrilaren 8a

Akitania-Euskadi Euroeskualdeak mailako lankidetzaren gaitasunari buruzko inkesta kaleratu du

 

Akitania-Euskadi Euroeskualdeak hausnarketa-prozesua hasi du 2014-2020 aldirako Proiektu Estrategikoa ezartzeko asmoz. Proiektu honek euroeskualdean garatu beharreko ardatz estrategiko lehentasunezkoak zehaztuko ditu. Proiektua Akitania-Euskadi Euroeskualdeko lurralde mailako lankidetzako eragile guztiei eta Akitania-Euskadi Euroeskualdea berari zerbitzua ematera bideratuta egongo da.
 
Testuinguru horren baitan, Akitania-Euskadi Euroeskualdeak euroeskualdeko eragile ekonomiko eta sozial ugarien (publikoak zein pribatuak eta gaur egun euroeskualde barruan lan egiten dutenak zein lan egiten ez dutenak) eta lurralde mailako lankidetzan interesa izan dezaketen gainerako eragile guztien iritzia ezagutu nahi du.
 
Hori dela eta, Akitania-Euskadiko lurralde mailako lankidetzaren ahalmenei eta Euroeskualdeak betetzen duen rolari buruz prestatu dugun lehen inkesta honetan parte hartzeko gonbidapena egin nahi dizuegu. Ziur gaude zuen esperientzia oso lagungarria izango dela Akitania-Euskadi Euroeskualdeko lurralde mailako lankidetzaren garapenerako etorkizuneko estrategia zehazteko garaian.

Inkestarako lotura

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia