Albisteak

Hamlet
2014ko Urtarrilaren 29a

Hamlet antzeslana apirila arte

2013ko deialdian, Euroeskualdeak Hamlet proiektua hautatu zuen, mugaz-gaindiko antzerkia sustatzeko asmoz. “Errautsak” ikuskizunaren ondoren, Artedrama, Dejabu eta Le Petit Théâtre de Pain taldeak bildu dira berriro Shakespearen « Hamlet » obra berritzeko, eta gure garaiko kezkak eta arazoak azpimarratuz, euskarara moldatu dute.

Gabonetako pausaren ondoren, taldeak ekin dio antzezlanaren birari, eta apirilera arte hogei emanaldi baino gehiago emango dituzte mugaren bi aldeetan. Hamlet webgunean aurkituko dituzue zehaztasun gehiago.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia