Albisteak

Mugaz
2014ko Otsailaren 5a

Mugaz Gaindiko Partzuergoak 265 mila euroko aurrekontua onartu du

265.764 euro izango ditu Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak 2014. urtean Hondarribiako udaletxean egin zen urteko lehen bileran.

Eguneko gairik garrantzitsuena, hori zen, 2014. urteko aurrekontua eta parte hartu zuten guztien bateratasunarekin 265.764 eurotan finkatu eta onartu zen, joan den urtean baino 2.000 euro gehiago. Udaletxe bakoitzak egingo dituen aportazioak hauek dira: 122.000 euro Irunek, 61.000 Hondarribiak eta 61.000 Hendaiak, eta 19.000 euroko kanpo aportazioa (15.600 Gipuzkoako Foru Aldundiak, 2.600 Eusko Jaurlaritzak eta  3.500 Gu Geuk). Kanpoko aportazioi esker lortu da aurrekontuak gora egitea.

Gastuei dagokionez, 2014. urtean Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak 163.409 euro bideratuko ditu Bidasoa Activarako, 33.750 kirol jarduetarako, 20.000 kulturarako, 18.200 euskera eta hirueleaniztasunerako, 3.turismoaren promoziorako, 3.000 Ficobarako eta 15.000 Eurohiriaren kuota ordaintzeko.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia