Albisteak

eKOP
2014ko Otsailaren 3a

eKOP Sariak mugaz gaindiko enpresa ekimen birentzat

Gipuzkoako Ganberan egindako ekitaldi batean banatu ziren aurtengo eKOP sariak. 2013. urtean Gipuzkoa eta Iparraldeko enpresek euren artean duten lankidetza saritzeko sortu ziren Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eurohiriari, Pirinio-Atlantikoetako Kontseilu Nagusiari eta Biharteani esker.

Aurtengoan, hauek izan dira sarituak:

Olaberria (Ustaritz), Cauchopren (Irun) enpresen, Leartiker Teknologia zentroaren eta Bidarteko Estia Ingeniaritza eskolaren arteko lankidetza proiektua . Horren helburua, silikona likidoko moldeak egiteko enpresa filial bat sortzea

http://www.olaberria.net/

Lanka publizitate etxeak (Bidart), MTO Komunikazio agentziak (Tolosa) eta Jean Louis Iratzoki diseinatzaileak egin duten mugaz gaindiko proiektua. Horren helburua gure lurralde luze zabalean euren marka indartzeko behar duten zerbitzua eskaintzea.

http://www.iratzoki.com/partnerships.php

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia