Albisteak

Mugaz
2014ko Otsailaren 12a

Mugaz Gaindiko web batek inguruko 5.000 enpresa baino gehiago bildu ditu

Innov Mugabe proiektua 2010ean jaio zen mugaz gaindiko lankidetza ekonomiara eta enpresara zabaldu asmoz. Proiekturako aurreikusitako 3 urteetan, Bidasoa eta Hego Euskal Herria batzen dituen mugaz gaindiko lurraldean biltzen ziren lurraldeko enpresetan lehiakortasuna eta berrikuntza bultzatu ziren.

Innov Mugaberen lanaren helburu nagusia herrialde horietan kokatzen ziren enpresen arteko elkar ezagutza izan zen, batez ere. Horrela, enpresen zerrrendatzea eta sektoretan sakabanatzea garatu zen: sektorea, herria, kokapena, espezialitatea...

Horren emaitza nagusia www.bidasoa-sudpaysbasque.com izan da, 5.163 enpresen informazioa ematen duena eta oraindik ere, hazkunde prozesu batean dagoena. Bertan, katalogo zabala aurkitzeaz gain, sektoreka, hitz gakoka, herrika eta abarreka bilaketa egin daiteke.

Albistea bere jatorrian irakurri

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia