Albisteak

Mugaz
2014ko Otsailaren 13a

Mugaz gaindiko ondasunen berri eman beharko da Gipuzkoako Ogasunean

Zerga-iruzurraren aurkako borroka lehentasuna dute Gipuzkoako Foru Ogasunean. Helburu nagusia, zergadun guztiek haien betebehar fiskalak borondatez egitea izanik, elkartasunean eta justizia sozialean oinarritutako gizartea lortu asmoz.

Gipuzkoako Ogasunak zerga iruzurraren aurkako zenbait neurri onartu zituen iaz, eta aurten jarri dira indarrean. Neurrien artean, honako hau ere onartu zen: Espainiako Estatutik kanpo ondasun edo eskubideren bat daukaten zergadunek horien berri eman beharko diote Ogasunari martxoaren 31 baino lehen. Gipuzkoan zergak ordaintzen dituen edozein herritarrek izango du betebehar hori.

Beraz, kopuru minimo batzuetatik gorakoak direnean honako hauek aitortu behar dira:

  • Finantza entitateetako kontuak baloreak, eskubideak, aseguruak eta errentak
  • Ondasun higiezinak edo haien gaineko egiazko eskubideak
  • Ondasun higigarriak edo haien gaineko eskubideak, baldin eta atzerrian badaude, atzerrian matrikulatuta badaude edo atzerriko herrialdeetako erregistroetan badaude

Ondasun eta eskubideen berri emateak, praktikan, ez du zergadun gehienengan eraginik izango. Aldiz, ondasun eta eskubideen berri ez emateagatik neurri isun gogorrak aurreikusi dira.
 

Informazio gehiago  www.gipuzkoa.net/720, www.gipuzkoa.net/gertubide/es web orrialdeak kontsultatuz edo 902100040 telefonora deituz.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia