Albisteak

I.
2014ko Otsailaren 15a

I. Elkartruke jardunaldiak, Donibane Lohitzuneko Collège Sainte Marie eta Pasaiako La Anunciata ikastetxeen artean

Baiona-Donostia Euskal Eurohiriaren garapenerako mugaz gaindiko Agentziak antolatzen du, 2005az geroztik, mugaz gaindiko ikasleen elkartrukerako programa bat Bidasoaren bi aldeetako ikastetxeen artean, ingurumena irizpide hartuta. 

Aipatu mugaz gaindiko proiektuak ondorengo helburuak izan ditu:  gazteak integratzea Euskal Eurohiriaren eraikuntzan; ikasleen ingurumen-arazoen gaineko sentsibilitatea handitzea; kulturen arteko trukea bultzatzea, iritziak eztabaidatu eta trukatzea, lan-taldean aritzea eta informazio-teknologia berrien erabilera bultzatzea harreman pertsonalak eratzeko garaian; eta Eurohiriaren kultura eta hizkuntzaren aberastasunaz jabetzea eta sustatzea hiru hizkuntza ofizialak erabiltzea eta  ikastea. 

Aurten, 10 ikasgelak hartu dute parte elkartruke programan, Bidasoaren bi aldeetako ikastetxeetatik, “Euskal Eurohiriaren korridore ekologikoen sareairizpide hartuta.

  1. Donibane Lohitzuneko Collége Sainte-Marie / Pasaiako La Anunciata Ikastetxea
  2. Baionako Camus Ikastetxea / Errenteriako Koldo Mitxelena Ikastetxea
  3. Baionako Lycée Etxepare / Oiartzungo Haurtzaro Lizeoa
  4. Angeluko Sainte-Marie Lizeoa / Hernaniko Lizeoa
  5. Baionako Etxepare Lizeoa / Oñatiko Lizeoa

I. jardunaldiak Hondarribian izan dira, 2014ko otsailaren 10etik/11ra. 

Ste. Marie eta La Anunciatako 56 ikasleek ondorengo ekintzak burutu dituzte:

  • Eurohiriaren korridore ekologikoak aurkitu dituzte, eta, horretarako,  Jaizkibel mendiko paisaia aztertu dute;  Abbadie Parkea eta Plaiaundiko parke ekologikoa ere bisitatu dituzte. 
  • Elkartrukea izan dute, Eurohiriaren hizkuntzetan aritu dira, eta lankidetza harremanak lortu dituzte, elkarrekin bi egun eta gau bat pasa dituztelako, Hondarribiako Aterpetxean.

Bi egun elkarrekin pasa ondoren, elkartrukeekin jarraitzeko aukera izango dute ikasleek. Horretarako, zenbait lan egingo dituzte elkarrekin, eta  Eurohiriaren ingurumen egunean aurkeztuko dituzte, Errenterian, datorren maiatzaren 13an. 

Informazio gehiago: Opens external link in new windowEuskal Eurohiriaren mugaz gaindiko ikasleen elkartrukeei buruzko blogean.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia