Albisteak

Oarsoaldea
2014ko Otsailaren 15a

Oarsoaldea Euskal Eurohirira gehituko da

Oarsoaldea Garapen Agentzia, Euskal Eurohiria erakundera gehituko da datorren martxoaren 7an, baldin eta, egun horretarako deitu duten  ezohiko batzar nagusian kideek hori erabakitzen badute.

Batzar horretan, agentziaren arduradunek, lehenik eta behin, erakundeko estatutuak aldatzea onartu beharko dute baita IEEEren erregelamendua ere, eta ondoren, Oarsoaldea Garapen Agentziak, Jon Peli Uriguen, Berrikuntza Nekazaritza eta Turismo diputatua buru duen Euskal Eurohiriaren Garapenerako Mugaz Gaindiko Agentzian sartzea onartu.


Modu horretan, Oarsoaldea eta bera osatzen duten udalerriak Baiona-Donostia Eurohirian mugaz gaindiko lankidetza proiektuan barneratuko dira, besteak beste, lurraldearen banaketatik hasi (Eurohiriaren Liburu Zuria, sektore-azterketak) eta Eurohiriko biztanleen bizitzarekin lotura zuzena eta kirola sustatzea helburu izanik.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia