Albisteak

BIHARTEAN,
2014ko Otsailaren 20a

BIHARTEAN, ERAIKINN proiketuaen bultzatzaile

BIHARTEAN eta Baiona-Iparraldeko eta Gipuzkoako Merkatal Ganberak ERAIKINN izeneko mugaz gaindiko programan buru belarri lanean ari dira, besteak beste, Fundazio Azaroa, Saiolan, Lea Artibai eta Indar développement-ekin (Behenafarroko probintziako garapen ekonomikorako agentzia) batera.

Programa horrek POCTEFA europar programaren finantzazioa du eta bere helburu nagusia Garazi-Baigorri, Amikuze eta Iholdi-Oztibarre zonaldeak suspertzea da sinergia ekonomiko eta mugaz gaindikoen bitartez.

Baionako merkatal Ganberak, bertako enpresekin 30 zita baino gehiago gauzatu dituen proiektu arduradun bat izendatu du Behenafarrorako. Azaleratutako arazoen artean hauek dira nagusienak:

* Nekazaritza elikagaietan, bertako produktuen merkaturatze estrategiak garatzea eta turismoarekin lotzea.

* eraikuntzan, egurrezko eraikin eta etxebizitzen garapena

* altzari munduan, tradiziotik modernotasunerako bilakaera.

Enpresen arteko lehen topaketa otsailean egin zen St. Jean Le Vieux-en eta bertan 27 enpresek baino gehiagok Behenafarrorako ideia berritzaile eta aurrerakoiak elkartrukatu zituzten.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia