Albisteak

Oarsoaldea
2014ko Martxoaren 10a

Oarsoaldea dagoeneko Eurohiriko kide da

Euskal Eurohiriko batzarrak Oarsoaldea erakundean sartzea onartu zuen joan den ostiralean. San Markoseko gotorlekuan egin zen ekitaldian, besteak beste, Gipuzkoako diputatu nagusia, Martin Garitano, Eurohiriko presidente ordea gaur egun, eta Jean Grenet y Jon Peli Uriguen erakundeko ko-gerenteek parte hartu zuten.

Bertan ziren ere Hendaiako alkatea, Jean-Baptiste Salaberry; Biriatouko alkatea eta Aglomeración Sud-Pays Basqueko presidentea, Michel Hiriart.

Batzarrean buru izan den Martin Garitanok zera azpimarratu du, "egun handia da Euskal Eurohiriaren proiektuaren parte garenontzat. Hutsune bat genuen, Oarsoaldearen hutsunea eta dagoeneko estali dugu".

Diputatu nagusiak esan duenez, "Oarsoaldea bertan egoteak oihartzun handiagoa emango dio Eurohiriari eta, zonalde horrek lanegiteko ohituran duten indarra eta gogoa gehituko digu".

Albistea osorik irakurri

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia